Muskiz, Abanto zein Zierbenako 30 langabetuk Mantenu Elektromekanikoko laguntzaile ikastaroa egiten ari dira, Somorrostro Irakas-gunean, Petronorren hurrengo etenaldian lan egiteko prestaturik izateko. Ikastaro hau Petronorrek, kontratu enpresek (Tamoin, Miesa, Sacyr-Nervion eta Masa), Findegiaren inguruko Udalek eta Somorrostro Irakas-guneak maiatzaren 12an sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorio da.
Irakasle eta leku erabilgarritasuna direla eta, prestakuntza hasi duten 30 pertsonek bi taldetan banatu dira. Ikastaroa 62 ordukoa da eta Petronorren lan egiten duten kontratu enpresen beharretara egokitutako lan perfiletako bat betetzera enfokaturik dago.
Ikastaroa egiten ari diren pertsona guztiek, findegiko inguruko herritako langabetuak izateaz gainera, Petronorrek eskatzen duen 10 orduko segurtasun ikastaroa eginda daukate eta industria zein eraikuntzarekin erlazionatutako lan perfila daukate.
Bere prestakuntza amaitzean etenaldian zehar Petronorren jardungo duten kontratu enpresetan lan egin ahal izateko gaikuntza izango dute.