Asteburu honetan zehar, ekainak 11 eta 12, 30 birsortzaile inguruk Muñatones Gaztelua Erdi Aroko museo bizia bihurtuko dute, hainbat tailer eta erakustaldien bidez. Arkulariek, dama eta zaldunek, borrokaldiek, zalduneria probek eta eguneroko bizimoduko agerraldiek XI. Mendetik XV. mendera bitarteko historiara hurbilduko gaituzte modu berezi, didaktiko eta atsegingarrian.
Berritasun moduan, aurten, noble zein herritarren eguneroko bizimoduko eszenak antzeztuko dira barneko patioan. Ezti-uraren merkatari eta ekoizleak egongo dira, Erdi Aroan produktu honen merkataritzaren garapena azaltzen, baita, gaur modan dagoen, Erdi Aroko edari honen ekoizpen prozesua ezagutarazten ere. Jardunaldietan josketa eta “dama eta zalduna janzteko” tailerrak izango dira; scriptoriuma eta miniaturagileak ere ez dira faltako.
Plazak mugatuak dira, horregatik ezinbestekoa da info@elpobal.com edo 629 27 15 16 telefonoan izena ematea. Sarrerak 4 euro kostako dira nagusientzako, 1 euro 12 urterainoko gaztentzako eta 4 urtetik beheragoko umeak doan sartuko dira.