Muskizko VII. Senitarteko Lasterketan 500 pertsona inguruk parte hartu zuten atzo

Juan Antonio de la Peña Muskizko Eskubaloi Kluberako 1.130 euroko laguntza jasotzen.
Muskizko VII. Senitarteko Lasterketak Pobeñan bildu zituen atzo 500 pertsona inguru. Ume zein nagusiak famili kirolaz gozatu zuten, Petronorren babesaz, El Correok antolatutako froga honetan.

Lasterketa goizeko 11:00etan hasi zen eta Pobeñako hirigunetik garatu zen, non partaideek 700 metro (buelta 1) eta 7 kilometro (10 buelta) arteko ibilbidea egin zuten.  Froga amaitu ondoren eta anoa-postuan indarrak berreskuratu ostean, parte-hartzaileek diskofestaren musikarekin dantzatu zuten. Gainera, bost bizikleta ere zozkatu ziren.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak, Rufino Manterola Muskizko zinegotziak, Ana Martinez El Correoko ordezkariak eta Begoña Ibarretxe Vodafoneko Marketing zuzendariak bildutako 1.130 euroak Muskizko Eskubaloi Klubari eman zizkioten. Jose Antonio de la Peña Klubeko presidenteak laguntza pozik jaso zuen eta harriturik aurkeztu zen partaidetza handia izan zelako, “txiki askok hartu dute parte, gure klubeko askok. Zorionak guztioi eta eskerrik asko zuen partaidetzagatik”.

Argazkiak, hemen.