Oscar Sainz abantoarra Pop Magoaren espektakuluaz gozatzeko Petronorrek, bere webgunean, zozkatu duen sarrera bikoitzaren irabazlea da.

Oscarrek –Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendutako- zozketan parte hartu zuen, galdera zuzen erantzun eta garaile atera da. Orain, bere semearekin batera Pop Magoaren, Discovery Max kateko magia izarraren, espektakuluaz gozatuko du  bihar, larunbata, 21:00etan, Arriaga Antzokian.

Oscarrek bere semea poz handia hartu duela aipatzeaz gainera, Petronorrek mota honetako ekitaldiez gozatzeko aukera ematea “oso ondo”  iruditzen zaiola gaineratu du.