Hauexek dira inguruaren bereizgarriak:
- Eskaintza gora egiteak eragindako petrolioaren zein gasaren prezio oso makalak.
- Fintze-marjina altuak arinen eta astunen arteko diferentzialak ireki direlako eta fuel-olioen gasolinen joera onagatik.
- Dolarra sendotzea ekonomia amerikarrak izandako eboluzio positiboagatik.
Ekitaldian zehar, lehengaien nazioarteko kotizazioek beherakada bortitza pairatu zuten, eta % 47ko beherakada egon zen Brent upelean, batez besteko 52,4 dolar/upel preziora iritsi arte. Beherakada handi horrek, neurri batean, txanpon amerikarraren indarra murriztu zuen, eta, ondorioz, 66 milioi euroko galera egon da emaitzetan.
Ebitda 282 milioi eurora iritsi zen, 66 milioi euroko ondare-galera xurgatu eta gero, eta 2014ko ekitaldian lortutako -46en gainetik, oso gainetik, jarri zen.
Konpainiaren jardueraren adierazleak eta adierazle industrialak nabarmenki hazi ziren 2015eko ekitaldian:
- Destilazioaren maila gorenak krisialdiaren aurreko balioetara iritsi ziren, 70 milioi upel prozesatu ziren, hau da, 10,5 milioi tona eta edukiera teorikoaren % 90,6.
- Salmenak 10,9 milioi tonatan kokatu dira, eta, beraz, 2014. urtekoak % 8an gainditu dira. Estatuko merkatuaren kontsumoaren ahulezia ikusita, horien % 41 esportazioetara bideratu da.
- Instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko programaren baitan, energia-kontsumoa fuel olioaren 53 mila tonatan murriztea lortu duten neurriak ezarri dira, eta horrek 22,4 milioi euroko emaitza ekarri du.
Unitateei erreparatuz gero, lorpen horiek marjina 8,40 $/bbl-tan egotea lortu dute, 2014. urtean lortutakoaren % 120 gorago. Upela oreka-puntua baino gorago dago, 5 dolar baino gehiago.
Kutxan gordetakoarekin, zorra berregituratzeko anbizio handiko plan bati hasiera eman zaio, zorra 358 milioi euroan murrizten lagundu duena. Zorpetze garbia murriztu egin da 2014an jasotako % 65etik 2015eko balantzea ixtean jasotako % 47ra.
Administrazio Kontseiluak 2016. urte hasieran erabaki zuen 28 milioi euroko konturako dibidendua banatzea.
- urtean, ezin da pentsatu egoeraren araberako hobekuntzek bideragarritasuna bermatuko dutenik. Bai, enpresaren ikuspegiarekin bat etorriz, hauxe da asmoa: “enpresa energetiko segurua eta oso eraginkorra izatea, produkzio eta kudeaketa prozesu guztietan etengabeko berrikuntzarekin konpromisoa duena, jardueraren ondoriozko inpaktuak minimizatuz bizilagun ona, bere inguruneko garapenaren motorra eta negozio aukera berriak bilatzean erreferentzia izan behar duena”. Gainera, 2013. urtean hasitako eraldaketa-prozesuan sakontzen jarraitu beharra dago.
- Kultura eta kudeaketa-eredua erronka berrien arabera egokitu behar dira. Horretarako, gaitasuna eta itxaropena duten pertsona konprometituak behar dira.
- Eraginkortasuna maximizatu behar da bikaintasun operatiboaren, produkzio-eskemaren optimizazioaren eta antolaketa-malgutasunaren bitartez.
- Jarduerak egindako eraginak minimizatu behar dira (gehieneko segurtasuna, tolerantziarik eza eta inguruarekin integratzea, inguruan sortutako itxaropenei erantzuteko).
- Berrikuntza modu ireki eta errentagarrian kudeatu behar da.
Jarduteko modu horrek enpresaren jardueraren errentagarritasuna eta iraunkortasuna bermatuko ditu.
*Txostena eta zifra koadroak, hemen.