Bi urtean izandako emaitza negatiboen ondoren, 2015. urteko emaitza bikainak egiaztatu du 2013. urtearen amaieran eraginkortasuna hobetzeko diseinatutako plana eta balioa sortzea bultzatzeko 2005. urtean onetsitako inbertsio-plana egokiak direla. Instalazioen gaur egungo eskemak, URF proiektua abian jarri eta gero, aukera eman du merkatuak ekitaldian zehar eskaini dituen fintze-marjina altuak harrapatzeko.
Kutxan gordetakoarekin, zorra berregituratzeko anbizio handiko planari hasiera eman zaio, zorra 358 milioi euroan murrizten lagundu duena. Zorpetze garbia murriztu egin da 2014an jasotako % 65etik 2015eko balantzea ixtean jasotako % 47ra.
Administrazio Kontseiluak 2016. urte hasieran erabaki zuen 28 milioi euroko konturako dibidendua banatzea.
Esan beharra dago gainera, Ana Beobide Laucirica eta Cristina Sanz Mendiola Petronor, S.Aren kontseilariak izendatuak izan direla, Ohiko Batzar Orokor Unibertsalean zehar. Jesus Fernandez de la Vega uko egin ostean eta bi izendapen berri hauekin, konpainiaren kontseiluaren kideak hamalau izango dira.
*2015eko ekitaldiaren kontuen laburpena, hemen.
*Ana Beobideren Curriculum-a, hemen.
*Cristina Sanz-en Curriculum-a, hemen.