Hiru egunetan bi ontzi Petronorren asfaltoz kargatu dira AZ1 kaian, bata Erresuma Batura doa, bestea Marokora. 16-17 zisterna-kamioizko flotak hainbat bidai egin ditu egunero Petronorren asfaltoa zamatzeko tokitik porturaino. Bertan, -Bitu-Consulting enpresari azpikontratatutako- sistema bereziaren bidez produktua deskargatu da. Sistema honek hargune anizkuneko kolektorea dauka zisternak deskargatzeko eta bonba batzuk asfalto ontziak betetzeko.
Petronorren urteko asfalto produkzioa 250.000 tonakoa da, horietatik 150.000 Frantziara doaz eta 100.000 Espainiako merkatura. Garraio guzti hau errepidez egiten da, eta, bi merkatuetan, banaketa findegi beretik 350km inguruko ekintza erradioan egiten da.
Orain, bi ontzi hauen etorrera dela eta, itsas bidetik esportatu da berriz, 2004tik geroztik gertatzen ez zena.