Irakurraldiaren helburua beste hizkuntza batzuetatik euskarara egindako zuzeneko itzulpenen garrantzia aldarrikatzea da; izan ere eragina baitu mundua ulertzeko moduan. Horrez gainera, Kafkaren “Metamorfosia”-ren etengabeko irakurketaren aurkezpenean, Pedro Alberdi Bilbo Zaharra Euskaltegiaren ordezkariak “euskaltegiko ikasleek urtean zehar egindako ahalegina aintzat hartzeko eta omentzeko jaia” ere badela esan du.
Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, bere aldetik, hurrengoa aipatu du: “Petronorrek ekimena babestu du guretzat euskara gure arima delako, izan garelako gara eta garelako izango gara. Horrelako ekitaldiak garrantzia handia du, ez bakarrik euskararekiko, baizik eta gure kultura sakontzeko eta zabaltzeko. Gure borondatea da ardatza izatea gure kultura bultzatzen, gure papera da honelako ekimena babestea”.
Pello Ugalde Laboral Kutxaren Lurralde-zuzendariak –ekitaldiaren babeslea ere- itzulpengintzaren garrantzia azpimarratu du eta Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak – ekimenaren laguntzailea- aurten Franz Kafka omendu nahi izan dela gogoratu du, “bere Metamorfosiaren bidez, zeinek 100 urte bete ditu. Munduko literaturan eragin handiko obra”.
400 pertsonatik gora hartuko dute parte irakurraldian; besteak beste, euskal kulturarekin, gizartearekin, ekonomiarekin eta politikarekin zerikusia duten herritarrek. Irakurketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da, Arriaga Antzokiaren kanpoaldean, bai Bilboko Alondegiko Atrioan, bai, streaming bidez, EITB-ko web orrialdean.
Argazkiak, hemen.
Prentsa Dosierra, hemen.
Bideoa, hemen.