Pasa den maiatzaren 20an Petronorren zein kontratu enpresen 33 langilek Larreinetako XXXVI. igoeran parte hartu zuten, Juan Arranz hildako haien lankidearen omenean.
Aurten Findegiaren B Txanda izan da bizikletaz egiteko igoera honen antolatzailea. Ohikoa denez, Trapagako funikularretik irten ziren La Arboledarako bidean, ondoren, bertan lagunarteko bazkaria izan zuten, baita sari emanaldia ere.
“Larreinetako igoera une atsegina pasatzearen sinonimo da, non adiskidetasuna bermatu egiten da eta giro ona dago” esan du partaideetako batek.