Bi asteburutan zehar, Bizkaiko 25 klubetako 56 taldeetako 1125 jokalarik Gallarta Kirol Elkarteak antolatutako, eta Petronorren babesaz egindako, txapelketaren bederatzigarren edizioan parte hartu dute.
Pasa den asteburu honetan maila guztietako finalak jokatu ziren Gallartako El Campillo zelaian. Abanto Kluba 2007ko benjaminekin garaile izan zen, 2008 zein 2009ko prebenjaminekin bigarren gelditu zen eta hirugarren 2005ko kimuekin. Somorrostrok bere aldetik 2005eko kimuekin irabazi zuen , 2007ko benjaminekin txapeldunorde izan zen, 2009ko prebenjaminekin zein 2006ko benjaminekin hirugarren eta 2004ko kimuekin laugarren. Gallartak hirugarren postua lortu zuen maila hartan, baita 2008ko prebenjaminetan ere, 2006ko benjaminekin garaile izan zen eta 2010eko prebenjaminekin zein 2005eko kimuekin bigarren.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria sarietako batzuk emateaz arduratu zen.