Petronorrek, enpresa segurua eta eraginkorra, etengabeko berrikuntzarekin konprometitua, auzokide ona, inguruko garapen motorra eta negozio aukera berrien bilaketan erreferente izateko xedez, Berrikuntza eta Energia Eraginkortasuneko Sail berria sortu du, Urko buru izango duena.
Urko Urbizu Industria Ingeniaria da, Bilboko Ingeniari Eskolan ikasitakoa, eta Finketa, Ingeniaritza eta Gasean Pariseko IFP-ren masterra dauka. Bere esperientzia prozesuetako ingeniari gisa hainbat findegietan handia da, lehendabizi Total-ean eta ondoren Repsolen. Repsol I + D-n prozesuen zinetikaz eta planta pilotuez arduratu zen, bi urtez. 2011tik Energia Eraginkortasuneko burua da Petronor findegian eta hemendik aurrera Berrikuntza eta Energia Eraginkortasuneko Sailaren arduradun.