Zierbenak XXXIII Petronor Ikurriña izango du igande honetan

Gualber Atxurra, Iñigo de Loyola, Txito eta Guillermo Gonzalez XXXIII. Petronor Ikurriñaren aurkezpenean.
Datorren igande honetan, uztailak 3, XXXIII Petronor Ikurriña izango da Zierbenako Portuko estropada eremuan, eguerdiko 12:00etan. San Miguel Ligaren 3. froga puntuagarria.

Estropadak 5.556 metrotako ibilbidea izango du, lau luze eta hiru ziabogaz. Jardunaldiko txandak antolatzeko aurreko jardunaldiko sailkapenak hartuko dira kontutan, Astilleron larunbatean jokatutako XV Bandera Real Astillero de Guarnizo XL GP Ayto. de Astillero estropadarenak hain zuzen ere. Azken lau sailkatuak lehen txandan arituko dira,  jarraian txanda guztiak osatu arte.

Aurkezpenean zehar Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkateak Petronorren laguntzarik gabe ikurriña hau ezingo litzatekeela egin aipatu du, baita  “Findegiak, arraun klubak zein Udalak dituzten harreman onak” urguiluz azpimarratu ere. Jose Luis Herrerias “Txito” Zierbena Arraun Taldearen presidenteak Petronorri, Zierbenako Udalari eta ekitaldia egitea ahalbidetzen duten erakunde zein enpresei eskerrak eman dizkie, “zuen laguntzarik gabe hau aurrera ateratzea ez baita posiblea”. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak, bere aldetik, hurrengoa aipatu du: “gure konpromisoa inguruaren garapenarekin da, kirol praktikarekin erantzunkidetasun horrekin. 33 urte dira historia hau partekatzen eta askoz gehiago geldituko dira oraindik”.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.