Munduko Kopak existitzen diren egokitutako txirrindularitzaren lau mailak izan ditu: bizikletak, trizikloak, tandemak eta eskuko bizikletak.
Paracycling World Cup-ak ostiralean hasi zen, hilak 15, Gasteizen, banakako erloju kontraz. Larunbatean, uztailak 16, frogaren bigarren etapa izan zen Elorrion, eskuko bizikletez hondoko lasterketa egin zen, eta Kopako hirugarren jardunaldia igandean izan zen, bi txapelketaz. Goizez Mungian hondoko froga garatu zen, errepidean, bizikleta zein tandementzako, eta arratsaldez Bilboko Kale Nagusian eskuko bizikleten txandakako talde froga egin zen.
Mungian izandako Munduko Kopa honen hirugarren etapan, Adamantia Chackiadaki eta Argyro Milaki, eta Ignacio Avila eta Joan Font garaile izan ziren, Tandem B mailan. Tereza Diepoldova txekiarra (C2 klasea), Kattel Alençon frantsesa (C4) eta Mariela Analia Delgado (C5) argentinarra irabazleak izan ziren beren mailetan. Gizonezkoei dagokienez, Juan Jose Mendez espainola izan zen C1 mailaren txapelduna, aldiz, C2 mailan François Lacroix Victor Hugo Garrido eta Ivo Koblasa-ren aurretik kokatu zen. C3n Eoghan Clifford irlandarrak urrea eskuratu zuen eta C4an Michele Pittacolo italiarrak Metelka eslovakiarra irabazi zuen. Azkenik, C5 mailan, Daniel Abraham Gebru holandarra izan zen txapeldun.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria Mungian izan zen, sarietako batzuk ematen.
Argazkiak, hemen.