Kanpusa bi txandetan banatu egin da. Lehena, goizez garatu dena, ekainaren 27tik uztailaren 1era izan da, Gallartako El Campilloko zelaian. Bigarren txanda, goizez eta arratsaldez egin dena, uztailaren 4tik 15era izan da Muskizko El Malecon zelaian.
Urtez urte ehun ume baino gehiagok kanpusean parte hartzen dute, gehienak Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenakoak, baita gainerako udalerri mugakideetatik etorritakoak ere. Esther Pacheco ekimenaren antolatzaileetako bat harro hurrengoa azaltzen du: “umeak pozik daude eta gurasoek zoriontzen gaituzte. Badaude urtero bueltatzen diren umeak eta adinagatik ezin direnek etorri adin muga handitzea edo monitore moduan bueltatzen uztea eskatzen digute. Hori baino poztasun handiagorik ez dago”.
Argazkiak, hemen.