Eguerditik aurrera normaldu ahal izan dira Petronorren, ekoizpenarekin lotura zuzenik ez duten unitateak. Jakina denez, Iberdrolaren Ortuellako azpiestazioan gertatu den matxurak bat-batean moztu du argindarraren horniketa.
Petronorrek ondoko orduetan ekingo dio, mailaz maila, findegiko unitateak abian jartzeari, eta, asmoz behintzat, 48 ordutan heldu nahi luke argindarrik gabe geratu aurreko ekoizpen-kopuru berbera lortzera. Tartean, daitekeena da lantzean behingo mugimendu laburrak sumatzea zuzietan.
Segurtasun-zuzien ke beltza zeharo deigarri azaldu arren goizaldean, monitorez neurtu da une oro aire-kalitatea eta ez dira inoiz mugatzat ezarriak diren baloreak gainditu.
Findegi osoa argindarrik gabe utzi duen Iberdrolaren sekulako matxura dela-eta, Petronorrek barmena eskatu nahi du berak nahi ezean sortarazi duen alarmarengatik.