Repsol-Petronor Taldeak PagoClick mugikorrerako aplikazioa sortu du, gasolindegietan erregai hornikuntza ordaintzeko. Honela, konpainiaren bezeroek modu bizkorragoan bete dezakete depositua, arreta duten hornitegietan kotxetik atera gabe.
PagoClick Repsolek geolokalizazioaren bidez bezeroa dagoen hornitegia bilatzen du eta hornigailua, produktua, hartu nahi den zenbatekoa aukeratzen eta ordainketa egiten uzten dio. Ordainketa modu hau erabiltzaileek Repsol Mas programaren txartelekin duten deskontuekin bateragarria da.
Repsol-Petronor Taldearen egitasmoa da, apurka-apurka, mugikorraren bitarteko ordain-zerbitzu hau han-hemenkako gasolindegi guztietan ezartzea. Hasteko, honezkero indarrean dago sistema Euskal Autonomia Erkidegoaren 29 gasolindegitan, zeinetatik 14 Petronor markari dagozkion.