San Juanek XXXIII. Petronor Ikurriña irabazi du gaur goizean, Zierbenan, San Miguel Ligaren hirugarren estropada puntuagarria.
San Juanen Erreka ontzia 19’ 52” 20 denboraz garaile izan da, Urdaibairekiko bi hamarreneko abantailaz. Hirugarren postua Kaikuren Bizkaitarrarentzat izan da eta laugarrena Hondarribiarentzat. Zierbenaren trainerua bederatzigarren gelditu da.
San Miguel Ligaren sailkapen nagusiari dagokionez, Hondarribia eta Urdaibai puntu berekin (33) lider jartzen dira, hauen atzetik Kaiku hirugarren kokatu da, 29 puntuz, eta San Juan laugarren, 23rekin. Patroirik onenaren CaixaBank Sarian Zumaiako patroia, Unai Osa, lehen postuan kokatu da.
Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak eta Jose Luis Arredondo Findegiaren Ekonomia zein Finantza zuzendariak San Juani ikurrina eman diote.
Argazkiak, hemen.