Aldi berean, atzo ostegunez hasita, indarrean dago honezkero hidrogenoa sortzeko bigarren planta, baita Turbo Expander deritzan energia berreskuratzeko unitatea ere, FCCri atxikia dena. Biek geldirik iraun dute gaur arte, ostiralean gertatutako mozketak argindarraren hornidura hautsi zuenetik hona.
Hiru instalazio hauek abian jartzearekin batera, normaltzat jotzen da astebetez geldirik egon diren 54 unitateen egoera. Hilaren 29ko lehen orduan bat-batean bertan behera geratu ziren unitateak, hain zuzen, argindarraren hornidura-sistema ezustean matxuratu ostean. Ondorioz, une hartan lanean ziharduten gasak hiru segurtasun-zuzietara bideratu ziren automatikoki eta, sortarazitako ke beltza erabat nabarmena izan arren, ez zen ezelango alarmarik jo beharrik izan.