Petronorrek LHko 35 beken deialdia egin du 2016-2017 ikasturterako

Petronorrek Lanbide Heziketarako beken beste deialdi bat egin du 2016-2017 ikasturterako. Gehienez ere, 35 beka emango dira, eta interesdunek becasfp.petronor.com webgunearen bidez eskatu ahal izango dituzte.

Lanbide Heziketako (LH) beken programa hau Petronorren ekimen bat da, zeinaren bitartez LH hezkuntza-aukera gerturatu eta sustatu nahi den. Horrela, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietan bizi diren gazteen enplegagarritasun-gaitasuna hobetuko da.

Erdi-mailako heziketa-zikloetako eta goi-mailako heziketa-zikloetako espezialitate jakin batzuetara zuzenduko dira 35 bekak, eta bakoitza 800 eurokoa izango da. Deialdiko bi ikaslerik onenek beste 800 euroko hobari gehigarri bat jasoko dute, egindako ahalegina saritzeko.

Oraingoan, lehenengo aldiz, interesdunek becasfp.petronor.com webgunearen bitartez eman ahal izango dute izena. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 22tik irailaren 30era egongo da irekita.

Horrez gain, Petronorrek gaitasun ezberdinak dituzten gizarteratzearekiko eta laneratzearekiko duen konpromisoarekin jarraikiz, beken % 5 gordeko da aitortutako % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten ikasleentzat.

LHko bekak emateko programa 2008. urtean jarri zen abian, eta ordutik goi- eta erdi-mailako zikloetako 420 ikasle onuradun egon dira hiru udalerrietan, zeinetatik 35 emakumeak izan diren. Inbertsioa 900.000 eurotik hurbil ibili da.

Informazio gehiago: becasfp.petronor.com