Repsolek negozio-alor guztietan emaitza positiboak izan zituen, eta hori bereziki esanguratsua da. Izan ere, prezio baxuak daude, Brentaren prezioa % 31 jaitsi da, eta Henry Hubarena % 28, aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta.
Downstream alorrak (Refino, Química, Marketing, Lubricantes, Trading, GLP y Gas & Power) 934 milioi euroko emaitza garbi doia izan zuen; azpimarratzeko da negozio kimikoak egindako ekarpenak marjinak eta salmentak hobetu zituela.
2015eko lehen seihilabetekoarekin alderatuta, Upstream negozioaren (esplorazioa eta produkzioa) emaitza garbi doia 301 miloi euro gehiagokoa izan zen.
Batez besteko upel produkzioa eguneko 705.500 petrolio upelekoa izan zen, aurreko ekitaldiko aldi berean baino % 60 gehiagokoa. Talisman enpresa agertu izana da horren arrazoi nagusia.