Deiak Meatzaldea lurralde historikoko leku garrantzitsua izateko helburuz egunero borrokatzen dutenak omendu zituen atzo. Haien artean izan ziren El Casal ikastetxe publikoa, Abanto-Zierbenako Merkatari eta Ostalari Elkartea, J.M Vigiola Garraioak, Muskizko Oihartzuna eta Zierbenako Berdantza abesbatzak, Barbadun Pelotazale Elkartea, Las Karreraseko Emelka Emakume Elkartea, Javier Gorostiaga –Katxete Bola-Jokoaren Euskadiko txapelduna -, Meatzaldea Bultzatzen proiektua eta J.D Somorrostro. Futbol taldearen ordezkariek saria jaso zuten Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariaren eskuetatik.
Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako ekitaldi honetan, Muskiz, Abanto zein Zierbenako saridunez gainera, eskualdeko beste erakunde nabariak ere saritu ziren: San Felix Ikastetxea, Trapagaraneko CEPA, Danetarako Danok taldea edo, mailaz igo berria den, Ortuellako Jendea futbol taldea.
Argazkiak, hemen.