Lopez Atxurrak adierazpen hauek egin ditu, Bilbon antolatutako, “Euskadiko Oil&Gas Industria Sektore Berrirako Trebakuntza” hitzaldi jardunaldian. Bere mintzaldian zehar hurrengoa aipatu du: “Europako etorkizuneko industriak berrindustrializazioaren eta XXI. mendeko enpresetako profesionalen prestakuntzaren alde egin behar du. Bereizgarri egiten gaituenari eutsi nahi badiogu, behartuta gaude teknologikoki arinago bilakatzera eta geure hezkuntza sistema garatzen ari den mundura egokitzera”. Gainera, “euskarri teknologikoz eta eraginkortasunez hornitzearen eta teknologia eta finantza arloan indar nahikoa” edukitzearen beharra nabarmendu du; “horretarako onena da lankidetzan aritzea”.
Pedro Boyra Findegiaren Fidagarritasun eta Mentenu zuzendariak bere aldetik Petronorrentzako prestakuntzak duen garrantzia azpimarratu du, baita Petronorrek eremu honetan dituen planak ezagutarazi, langile gaituagoak lortzeko xedez: zabaldutako hezkuntza duala, gaikuntza profesionalerako ikastaroak, etab. Oil&Gas sektoreak etengabeko aldaketan dagoela ere aipatu du, “garapen eta prestakuntza konstantean izan behar gara”.
Emiliano Lopez Atxurraren hitzaldi osoa, hemen.
Argazkiak, hemen.