UPV/EHUko Bizkaia Aretoak gaur eta bihar 10 minutuko 60 hitzaldi labur inguru, elkarrizketak, umore bakarrizketak eta zuzeneko esperimentu zein tailerrak bilduko ditu, fisika, kimika, astronomia, matematika edo neurologia bezalako zientzia diziplinen inguruko interesa publikoki azaleratzeko xedez. Pedro Duque astronauta elkarrizketatuetako bat izan da eta pozik aurkeztu da mota honetako ekimenean parte hartu ahal izateagatik: “etortzen naizen lehendabiziko aldia da eta espero dut azkena ez izatea. Honelako ekitaldi gehiago egon beharko litzateke. Zientzia ez da gauzak ikusteko modu bat baizik eta errealitatera hurbiltzen gaituen ezagutza”.
Aurreko edizioetan izandako arrakastaz geroztik -2015ean 2000 pertsona inguru parte hartu zuten-, Javier Pelaez Naukas plataformaren ordezkaria eta jardunaldi hauen aitak “aurten programa nagusiarekin paraleloan hainbat ekintza eta hitzaldi” antolatuko direla azaldu du; “Freak Science” izeneko txandakako mintzaldiak eta tailerrak.
Urtero bezala, umeek ere bere lekua izango dute, Naukas Kids-ekin, The Big Van hedatzaile taldearen esku izango dena.
Ekitaldiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Naukas plataformak antolatua, Petronorren babesa dauka. Juan Ignacio Perezek findegiaren laguntza eskertu du.
Argazkiak, hemen.