López Atxurraren arabera, berrikuntza gai izan behar da “produktu jasangarria eta kontsumitzailearen behar energetikoei egokitutakoa merkatuan eskaintzeko erronkari” erantzuteko. Eta, zehatz-mehatz energia-industriaren gainean, honako hau esan zuen: “ekonomia digitaleko eta bioteknologiako tresnak erabili behar dira, prozesu industrial eraginkorrak eta neurrira egindako zerbitzu-prozesuak eta eskaintza energetikoa lortzeko”.
López Atxurrak ezbairik gabe salatu zuen: “beste guztien produktu bera lantzea eta eskaintzea da berrindustrializazioaren erronkatik eta Oil&Gas-aren industriatik urruntzeko modurik onena; hori baita, hain zuzen ere, jaiotzen ari den nazioarteko sistema tekno-industrialaren muina”. Amaitzeko, hau esan zuen: “hori lortzeko bide bakarra prestakuntza da, ikuspegi garbi eta zabalarekin eta umiltasunarekin. Horretarako elkarlanean aritzea beharrezkoa da, lankidetzari eta aldaketei beldurrik izan gabe.”