Eztizen Loizagak, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean, Findegiak Areatza Bainuetxerako zozkatu duen lasaitasun-txangoa irabazi du.
Eztizenek, Repsol MAS Petronor txartela duenez, zozketan parte hartu zuen, egiten genuen galdera zuzen erantzun eta Areatza Bainuetxerako bonua irabazi du. Saria bi pertsonentzako gau bateko egonaldia da, gela bikoitzean, mantenu erdiko erregimenean (buffet erako gosaria eta afaria), eta zirkuitu termala, pertsonako eta egonaldiko, barne.
Gallartako gazte honek bere mutil-lagunarekin joango da bainuetxera eta oso pozik aurkeztu da sariagatik.
Zorionak Eztizen!