Familiar eta Gorostiaga, Euskadiko bikotekako Katxete Bola-joko Txapelketaren irabazleak

Asier Uranga (Zierbenako Udala) eta Gualber Atxurra (Petronor) Pedro Familiar eta Javier Gorostiaga Euskadiko bikotekako Katxete Bola-joko Txapelketaren irabazleekin.
Pedro Familiar eta Javier Gorostiaga Euskadiko bikotekako Katxete Bola-joko XIV. Txapelketaren irabazle bilakatu ziren atzo, Zierbenako La Arena karrajuan. Petronorrek lehiaketa babestu zuen.

Familiarrek eta Gorostiagak El Regatoko Javier Lores eta Borja Palenque irabazi zuten, Barakaldokoek lortutako 205 bolaren aurrean 220 lortuz.

Txapelketa honetan lehen aldiz jokatzen zen eta 12 bikoteren partaidetza izan zuen, emakumezkoen lehiaketan El Regatoko Ainhoa eta Iratxe Blanco txapeldun bilakatu ziren, Uriosteko karrajuko Vero Pereiras eta Veronica Zurdoren aurretik.

Gazteen mailan, 10 bikoteren partaidetzaz, Gorostizako karrajuko Urko Sa eta Unai Martinez garaile izan ziren, Ugarteko (Trapaga) Jon Molledo eta Alex Nieto irabaziz.

Argazkiak, hemen.