Petronorren babesaz Arraintxori Kirol Taldeak antolatutako azoka natura zaleentzako hainbat ekintzez beterik izan zen: ehiza txakurren, hegazki harrapakari, argazki, mikologia, mineral, fosil, zein sendabelarren erakusketak, umeentzako tailerrak, korapilo, euli zein hilketarik gabeko arrantza tailerrak eta arku-tiroa, besteak beste. Ekintza guzti hauetaz gainera, ehiza, arrantza eta artisautza postuak zeuden, gastronomia standak, arrokako arrain zein izurde dastamena eta Enkarterriko dibulgazio materiala.
Aurten Muskizko Udalaren Ingurumen sailak azokan parte hartu du, energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan oinarritutako karpa baten bidez, zeinetan hainbat tailer eta umeentzako sukaldaritza ikasgela antolatu zen. Halaber, 4.000 led bonbilla eta Ingurumen intsigniak oparitu ziren gerturatutako guztien artean.
Argazkiak, hemen.