Petronorrek Mamma Mia! musikalerako sarrera bikoitza zozkatuko du

Mamma Mia! musikalerako sarrera bikoitzaren zozketa.
Petronorrek Mamma Mia! musikala ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean. Emanaldia datorren irailaren 10ean, arratsaldeko 17:30etan, izango da, Bilboko Arriaga Antzokian.

Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea bazara eta Repsol MAS Petronor txartela baldin baduzu, zozketan parte hartu, galdera zuzen erantzun eta ABBA talde suediar arrakastatsuaren eta ahaztezinaren abestien inguruan eraikitako musikalaz, lagun batekin, gozatzeko sarrera bikoitza irabazi ahal izango duzu.

Zozketa datorren irailaren 8an amaituko da. Ondoren, irabazlearen izena webgunean ezagutzera emateaz gainera, Petronor pertsona garailearekin kontaktuan jarriko da. 24 ordutan irabazlearekin kontaktuan jartzen lortzen ez bada, zerrendako hurrengo izenarekin hitz egingo da.

Parte hartu, hemen.