Zientzia-zabalkunderako Naukas jardunaldiak martxan dira

Aurtengo kartela.
Datorren ostiral eta larunbat honetan, irailak 16 eta 17, Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako eta Petronorrek babestutako, zientzia-zabalkunderako Naukas jardunaldiak izango dira Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Bilbo).

Bi egunetan zehar 10 minutuko berrogeita hamarren bat hitzaldi labur izango dira,  goizez eta arratsaldez. Gainera, beste hainbat saio ere eskainiko dira, hala zientzia eta teknologia arloko aditu ezagunei egindako elkarrizketak, nola zientzia giroko antzezpenak eta musika-saioak. Baita, aldi berean, gaztetxoentzako zientzia-zabalkundearen gaineko ekitaldiak ere.

Naukas.com deritzan atariaren laguntzaz antolatua, honako hau da Kultura Zientifikoko Katedrak urtero eratu ohi dituen ekitaldietarik oihartzunik gehien lortzen duena.

Egitarau osoa, hemen.