Eusko Jaurlaritzaren ekimen honek Araba, Bizkaia zein Gipuzkoako diputazioen eta hiru hiriburuetako alkateen babesa du honezkero, eta lortu du hainbat erakunde, unibertsitate, kultura-elkarte eta kirol-talderen atxikimendua, Petronorrena ere.
Euskal hiztunen kopurua sekula ez da historian izan gaur egungoaren bestekoa. Euskaraz hitzegiteko gauza diren hiritarren multzoa nabarmen gehitu da azken urteotan, baina erabilpen praktikoa ez da maila berean gehitu.
Horregatik, hain zuzen, Jaurlaritzak indarrean jarritako Euskararen Txantxangorriaren ekimena. Eta “Eman hegoak euskarari” da aukeratutako aldarria, senitartean eta kalean ere, euskararen erabilpena nabarmendu dadin.
Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?
Bideoa, hemen.
Euskararen Txantxangorriaren abestia, hemen.
Informazio gehiago, hemen.