Petronorrek 23 milioi euro inguru inbertitu ditu FCCko konpresoreak berritzen

Konpresoreen muntaia FCC unitatean.
Petronorrek 22,833 milioi euro inbertitu ditu FCC unitateko (krakeatze katalitikoa) bi konpresoreak berritzen. Findegiak 2011n koke planta (FMU) inauguratu zuenetik Euskadin ingurumen arloan egindako inbertsiorik handiena da.

Irailaren 20 eta 21ean FCCko konpresore berriak igo ziren, eta,  pasa den otsailean hasi ziren, eraikitze lanak 2017aren hasieran izango den Etenaldi Orokorrera arte iraungo dute.

Teknologia berriez eta azken belaunaldiko kontrolez hornituta dauden, makina berri hauek fidagarritasuna nabarmen hobetuko dute, mantentze kostuen jaitsiera adierazgarria ekarriz,  eta eraginak gutxituko dituzte. Inbertsio honi esker energia kontsumoaren beherakada handia izango da, urtean 36.000 tona FOE (fuel-olio baliokide) baino gehiagokoa, eta horrenbestez atmosferarako CO2 igorpenean urtean 80.000 tonatik gorako murrizketa lortuko da.