Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna zela eta, pasa den urriaren 20an, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Batzordeak Petronorren mahaia jarri zuen gaixotasun honi buruz eta elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz informatzeko asmoz.
Asko izan ziren, Findegiaren bulego orokorren sarreran kokatutako, mahaira gerturatu zirenak, bularreko minbiziari buruz informatzeko, bere dohaintzekin laguntzeko eta “betaurreko arrosak” 5 eurotan erosten kolaboratzeko.
Bizkaiko AECC-ren kidea den eta birikietako minbizia gainditu duen Ane Arbidek gaixotasun honi aurre egiteko ikerkuntza laguntzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, “mediku ikerkuntzarekin kolaboratzea ezinbestekoa da. Biltzen dugun diru guztia horretara doa. Nire medikuak esan zidan duela 10 urte ez nukeela birikietako minbizia gaindituko eta ikerkuntzari esker gainditu dut”.