Sokorroko Ama bere ermitara bueltatu zen atzo, Pobeñan izandako, Sokorrillo erromesaldiaren ohiko prozesioan, San Nikolas Barikoaren elizan ia hilabete osoa igaro ostean.
Herriko zein inguruko auzokideek zaindu zuten arrantzale eta marinelen Ama Birjina, San Nikolas Barikoaren elizatik ermitara bueltako bidean. Betiko legez arrosa petaloak bota, aurreskua dantzatu eta Pobeñako zahar etxera gerturatu zitzaion, hango aitite zein amamak bisitatzeko. Ondoren meza nagusia izan zen bere ohorean.
Erromesaldiak Petronorren laguntza izan du.