Vincent Baestaens-ek eta Aida Nuñok Muskizko IX. Ziklokross Txapelketa irabazi zuten atzo, Espainiako Koparen liderrak bilakatuz. Mendiz-Mendi Taldeak antolatutako lehiaketak Petronorren babesa izan zuen.
Elite mailan Vincent Baestaens belgiarrak irabazi zuen Muskizen, bigarren postua lortu zuen Alicanteko Felipe Ors-i hamar segundo ateraz. Aitor Hernandez bizkaitarra hirugarren gelditu zen. Bastaens eta Esteban Espainiako Koparen sailkapen orokorraren buru dira, biak 39 puntuz, Kevin Suarez eta Hernandezen aurretik.
Emakumezkoetan Aida Nuño txirrindulari eliteak irabazi zuen, Espainiako Kopako lider jarriz, Gaelle Porier frantsesaren eta Isabel Martin juniorraren gainetik. Aipatu beharra dago ere Ane De Pablo kadete muskiztarraren bigarren postua, zeinek herriko taldearen -Mendiz Mendiren- lehen txirrundularia izateaz gainera, Gazte Koparen txapeldun bilakatu zen.
Argazkiak, hemen.