Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, 2. Plantako Galdara abian jartzeari ekin zaiola. Halaber, datorren astelehenetik aurrera, hilak 28, CG1 Kogenerazio Unitatea eten egingo da, mantenu lanak egiteko. Bere abiaraztea egun horretan bertan hastea itxaro da. Printzipioz, ez du ekoizpenean eraginik izango.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.