Eider Arteaga Findegiak, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean, zozkatu duen Zeanuriko Zuhaitz Etxeetarako bi pertsonentzako gau bateko egonaldiaren irabazlea da.
Muskiztar honek, zozketan parte hartu eta galdera zuzen erantzun ondoren, Zeanurin dauden Zuhaitz Etxeetarako opari bonua lortu du. Bonuan bi pertsonentzako gau bateko egonaldia sartzen da, Elaia Etxolan, mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria barne).
Eiderrek, pozik bere saria jasotzeagatik, mota honetako zozketak gure kultura eta aisia zabaltzeko “oso ondo” daudela esan du, baita hurrengoa gaineratu ere: “batzutan ez dakigu hemen daukaguna”.
Zorionak!