Orkestrak Petronorren laguntza aintzatetsi du

Jose Ignacio Zudaire, Orkestraren 10. urteurrenaren ekitaldian.
Petronor, Orkestraren sorkuntza zein garapena bultzatu zuten gainerako enpresa, erakunde eta pertsonekin batera, omendua izan zen atzo Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren 10. urteurrena ospatzeko, Donostian izandako, ekitaldian. Jose Ignacio Zudaire Findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak saria jaso zuen.

Ekitaldian zehar, eta babesle guztien izenean, Jose Ignacio Zudairek hitza hartu zuen “proiektua arrakastaz garatu duten eta ikuspegi berdina partekatzen zuten pertsona zein erakundeen apustu zentzudun eta zintzoa” dela Orkestra azpimarratzeko.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, jardunaldiak,  Harvard Business School-ek egindako eta egun batzuk barru Bostonen aurkeztuko den, Orkestra Kasuaren aurrerapena eskaintzeko balio izan zuen. Halaber, Orkestrak, ekitaldi honekin, gizarte hausnarketa prozesu zabala ireki nahi izan zuen, Euskadik datorren urteetan aurre egin beharko dituen  hamar erronka nagusien inguruan. Guztiak, lurraldearen gizarte-ongizatean aurrera egiteko funtsezko alderditzat, lehiakortasunaren hobekuntza kontutan izaten duen ikuspuntutik.