Donostiako Arzak eta Akelarre, eta Madrilgo Zalacain lehenengo ediziotik Eguzkiak dituzten jatetxe bakarrak dira; hala ere, Arzak da 38 urtetan zehar kalifikaziorik altuena mantendu duen bakarra.
Eguzki zerrenda kalifikaziorik altuena duten 36 jatetxek osatzen dute, bi Eguzkidun 155, eta Repsol Eguzki bana duten 312. Euskadik eta Kataluniak goi mailako gastronomiaren erreferente izaten jarraitzen dute, hiru Eguzkidun zortzi jatetxe izanik. Beste 13 jatetxe Eguzki batetik bira igo dira eta 46 bere lehen Repsol Eguzkia irabazi dute.
Repsol Gidaren 2017ko edizioak 2 liburuki ditu, bata Espainiako zein Portugaleko Errepideen Mapen Gida eguneratuaz; eta bigarrena Estatuko jatetxerik onenez eta lekurik nabarmenen informazio turistikoaz.
2017ko Repsol Gidak 1.813 jatetxe ditu guztira, horietatik 503 Repsol Eguzkiak dituzte. Gidaz gainera, gomendatutako beste 611 establezimenduen informazioa dauka.