Aitana Peña, urtea gurpil gainean

Aitana bere motorrarekin.
Aitana Peña abantoarra, 10 urte eskasekin, Euskadin motokrosean lehiatzen dagoen federatutako neska adingabe bakarra da. 2016an zehar podiumera igo da 5 aldiz eta Marc Marquezekin ikastaroa egiteko hautatua izan zen. Hasi berria den abentura, baina pixkanaka sendotzen doana.

2016a oso urte garrantzitsua izan da Aitanarentzat, zeinek 18 lasterketa egin ditu, podiumera 3. postuan 5 aldiz igoz, Kantabriako Txapelketan.

Lehiaketetan parte hartzeaz gainera, Kotorrioko gazte honek ikasten jarraitzeko gogoak ez ditu galdu. Horregatik pilotatzea hobetzeko hainbat motokros ikastaro egin ditu: Miranda de Ebroko SCHOOL #36an, Lleidako Emakumezkoen Motoziklismo Batzordearekin eta bost aldiz munduko txapelduna den Marc Marquezekin. Ikastaro honetarako munduko umeen artean aukeratutako 20 gazteetako bat izan zen.

Denboraldi on honen ondoren, Aitana ilusioz eta -7 urterekin bere lehen motorrera igo zenetik- maite duen kirol honetan hazten jarraitzeko nahiaz aurre egingo dio 2017ari. Petronorrek laguntzen jarraituko du.