Bilboko Sozietate Koralaren Euskeria abesbatzak kontzertua eskaini du arratsalde honetan, Muskizko Meatzari Aretoan.
Bilboko Elkarteko koru gazteak Gabonetako hamahiru obra aurkeztu ditu, Urko Sangronizen zuzendaritzapean. Kontzertu hau Petronorrek eta Bilboko Sozietate Koralak sinatu berri duten lankidetza hitzarmenaren barne dago.
Kontzertua Tele7-k grabatu eta telebistaz eman du. CDV formatuan ere emango zaie interesa duten herritarrei. Gainera, abesbatzaren CDa banatu da, aretoaren irteeran, bertaratutakoen artean.
Argazkiak, hemen.
Kontzertu osoa, hemen.