Daniel Uribe, Cabaret musikalerako sarrera bikoitzaren irabazlea

Daniel Uribe.
Muskizko Daniel Uribe Cabaret musikala ikusteko Petronorrek webgunean zozkatu duen sarrera bikoitzaren irabazlea da.  

Ohikoa denez, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendurik zegoen zozketa. Danielek parte hartu zuen, galdera zuzen erantzun eta datorren ostiral honetan, Arriaga Antzokian izango den 1931ko Berlinen girotutako musikalaz gozatuko du, bere emaztearekin batera.

Zorionak!