Petronorrek bihar, abenduak 12, 2016/2017 ikasturterako Lanbide Heziketa bekak emango dizkie 35 gazteri.
Gainera, Repsol Fundazioak, Petronorrekin batera, ikasturte honetarako beste 20 LH beka banatuko ditu, eta iazko deialdian beka lortu zuten 50 ikasleetatik 41ek laguntzaren bigarren zatia ere jasoko dute, 2015/2016 ikasturtea gainditzeagatik.
Ekitaldia Muskizko Meatzari Aretoan izango da, 12:00etan, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea, Jose Ignacio Zudaire Findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria eta Javier Laiseca Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria bertan izango direlarik.