Petronorrek 2017ko egutegi berria atera berri du, argazki lehiaketaren irudi garaileez, eta inguruko beste batzuez, osatua.
Bederatzigarren urtez 7.000 ale banatzen ari dira Abanto-Zierbenako, Muskizko zein Zierbenako biztanleen artean. Egutegiak dituen 12 irudietatik 3 Petronorrek Facebookean abian jarri zuen argazki lehiaketaren irabazleak dira, eta beste bat boluntarioen lana islatzen duen gizarte izaeradun irudia da, akzesita jaso zuena. Guztietan inguruko hiru herrien gune ederrak agertzen dira.
Egutegia, hemen.