ISO 14001 arauaren 2015eko bertsioaren ekarpen garrantzitsuenetako bat da aintzat hartzen direla bizi zikloaren ikuspegia, arriskuen kudeaketa edota ingurumen jardunaren hobekuntza.
Ingurumen kudeaketako sistemaren errendimendua ahalik gehien hobetzeko garatu da ISO 14001:2015 arau berria, eta Petronorri bermatzen dio erabat uztartu ahal izatea ingurumen kudeaketa bere negozio estrategiekin.
ISO berriak dakarren aldaketa nagusia da zuzendaritzak ingurumenaren arloko arriskuei eta aukerei aurre egiten diela. Horretarako beharrezkoa da barruko zein kanpoko eragiketa guztien kontrol etengabea eta zorrotza; gainera, legezko baldintza guzti-guztiak bete behar dira, eta jaramon egin behar zaie ingurunearen, langileen eta administrazio eskudunaren beharrizanei.
Azken hamar urteotan Petronorrek 84 milioi euro bideratu ditu ingurumenarekin zuzeneko lotura duten inbertsioetara, eta 37 milioi jarri ditu CO2 gutxiago isurtzeko programarako. Horretaz gainera, mila milioi euro inbertitu ditu fuel-olioaren erredukzioko eta kogenerazioko unitateen eraikuntzan. Horiek guztiak berez apustu estrategikoak dira, Europar Batasuneko zuzentarauek gomendatutakoak, eta efizientzia energetikoa eta ingurumen hobekuntza dituzte helburu.
*Rafa Orejas Petronorren Segurtasun zuzendariordeari Deian egindako elkarrizketa, hemen.