Petronorrek Koke plantako (URF) lehenengo Etenaldia egingo du urtarrilean; aurrekontua 49 milioi eurokoa da

• Petronorrek lehenengo aldiz egingo du Etenaldi Orokorra koke plantan (URF), hau da, Euskadiko historian egindako industria-inbertsiorik handiena izan zena.

• Halaber, 2. findegia eta konbertsio-lekuko hutseko unitatea eten egingo dira, hots, finketa-instalazioetako jarduera osoaren % 75 etengo da.

• Berezko mantentze-berrikuspenak egiteaz gain (23 milioi euroko aurrekontua), Petronorrek Etenaldi Orokorra baliatuko du 26 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egiteko eta azkeneko teknologiak instalatzeko.

• Segurtasuna eta berrikuntza dira prozesu honen helburu nagusiak, Petronorrek pertsonekin eta inguruarekin duen konpromisoa betetze aldera.

• Sei asteko epean (01/16 − 02/28), plantillako langileak ez ezik Petronorrek gehituko dituen langileak ere egongo dira; egunero 1.000 langile baino gehiago jarriko ditu batez beste, 2.000 langileraino batzuetan. Ordu / pertsonatan, Petronorren historian izandako Etenaldirik handiena izango da.

• Etenaldi Orokorrean 55 enpresa kontratistek hartuko dute parte. Horien erdia euskal enpresak izango dira eta langile guztiek, Petronorreko ohiko langileek nahiz aldi baterakoek, segurtasun-arloko prestakuntza zehatza jaso dute.

• Etenaldi Orokorra amaitzen denean Petronorrek EAEko motorra diren industri instalazioak “estreinatuko” ditu; izan ere, instalazioetan zuzeneko 940 enplegu daude, zeharkako 6.000 baino gehiago eta EAEko produkzioaren balio osoan % 9,7tik gorako pisua dute.

2013ko apirilean ireki zen Fuel-olioaren Erredukziorako Unitateko lehenengo Etenaldi Orokorra urtarrilaren 16an hasiko du Petronorrek. Findegiak bere instalazioak berrikusiko ditu; gainera, jardueraren etenaz baliatuko da inbertsio berriak egiteko eta prozesuetan azkeneko teknologiak jartzeko.  Horrek guztiak bi helburu argi ditu: segurtasuna eta berrikuntza, Petronorrek pertsonekin eta inguruarekin duen konpromisoa betetze aldera.

Eraginkortasun energetikoko hobekuntza zehatzetarako, isurien murriztapenetarako eta segurtasuneko eta ingurumeneko inbertsioetarako ez ezik, Petronorrek etengabeko mantentzerako ere aurrekontua gorde du urtero, 32 milioi eurokoa hain zuzen.

Zenbateko horri gehitu beharra dago ezohiko mantentzerako aurrekontuak, gutxi gorabehera lau urtetik behin egiten dena urte anitzetako etenaldiak edo etenaldi orokorrak egiten direnean. Halaber, azken teknologia-belaunaldiek oil&gasaren sektorerako unean-unean eskaintzen dituzten berrikuntzak ezartzeko inbertsioak ere gehitu behar zaizkio aurrekoari.

Oraingoan, hurrengo Etenaldi Orokorrak (urtarrilaren 16tik otsailaren 28ra arte) eragina izango du koke plantan, 2. findegian eta konbertsio-lekuko hutseko unitatean, bai eta garrantzi txikiagoa duten atxikitako beste unitate batzuetan ere.  Guztira, Etenaldiak Muskizeko instalazioen hiru laurdeni eragingo dio; ordu / pertsonatan, Petronorren historian, hau da enpresa sortu zenetik, 1968tik, izandako Etenaldirik handiena izango da. Horretarako, 49 milioi inguruko aurrekontua beharko da eta honela banatuko da: 23 milioi euro Etenaldiaren berezko mantentzerako eta 26 milioi euro berrikuntza teknologikoko inbertsioetarako.

Enpleguari eta jarduera ekonomikoa sortzeari dagokienez, 55 bat enpresa kontratuko dira zeinek, lanak egiteko, 1.000 langile baino gehiago hornituko dizkioten Petronorri egunero, 2.000 langileraino egun batzuetan. Gutxi gorabehera 55 enpresa horietatik % 50 euskal enpresak izango dira. Langile guztiek, Petronorreko ohiko langileek nahiz aldi baterakoek, segurtasun-prestakuntza zehatza jaso dute.

Koke planta edo Fuel-olioaren Erredukziorako Unitatea

Etenaldi Orokorrean, besteak beste, koke planta berrikusiko da lehenengoz,  1.006 milioi euroko inbertsioa behar izan zuena, Euskadin inoiz egindako industria-inbertsiorik handiena, alegia. Planta horri esker, Petronorrek nabarmenki murriztu du fuel-olioko produkzioa eta handitu du balio erantsi handiagoko eta eskaera handiagoko produktuen produkzioa, esate baterako, propanoa, butanoa, gasolina eta gasolioarena.

Lanek eragina izango dute ere 2. findegian eta konbertsio-lekuko hutseko unitatean eta, besteak beste, honako jarduera hauek gauzatuko dira: dorreak, ontziak, labeak, segurtasun-balbulak, makinak, instrumentazioa eta subestazio elektrikoak berrikustea; instalazioak hobetzeko inbertsioak egitea; eta azkeneko berrikuntza teknologikoak jartzea.

 

Inbertsioen xehetasun teknikoa

Etenaldian zehar, Petronorrek inbertsio garrantzitsuak egingo ditu. Horien artean, honako hauek dira azpimarratzekoak:

  • Instalazioen energia-eraginkortasuna hobetuko da, tximinietako kearen hozteari eta horren ondoriozko energiaren aurrezpenari lotutako inbertsioen bitartez.
  • Ekipoen fidagarritasuna hobetzea: bero-trukagailuak nahiz biltegi batzuk ordezkatuko dira, eta horien ordez material iraunkorragoak dituztenak jarri.
  • Teknologiaren eguneratzea: kontrolari lotutako elektronikaren zati bat ordezkatu egingo da, eta goi teknologiako itxigailu mekaniko batzuk jarriko dira.
  • Gasolinaren eta H2-aren ekoizpena areagotzea beste produktu batzuen balioa handitzeko prozesuetan.
  • Konpresore berriak instalatzea.
  • Mantentzea hobetzea: ekipoen barrualdean sartzeko sarrerak jarriko dira, hobeto ikuskatzeko eta barneko bideak aldatzeko; horrela, horietara hobeto igarotzea lortuko da.
  • Inspîre programan onetsitako proiektuak instalatzea eta abian jartzea.

 

Berrikuntza: Inspîre programa

Koke plantako etenaldia une egokia izango da Ikerlan eta Gaiker zentro teknologikoek aurkeztutako bi proiektuak instalatzeko, abian jartzeko eta horien erakustaldi praktikoa egiteko; hori guztia Inspîre berrikuntza- programaren barruan, Petronorrek deitu duena kanpoaldera hautsa ateratzeko arriskua saihesteko xedearekin, hain zuzen ere.

Diseinu-fasearen ostean eta horren gaikuntzarako beharrezkoak diren elementuak eraikitakoan, bi prototipo teknologikoak instalatuko dira, bat dorretxo bakoitzean; instalazioa Fuel-olioaren Erredukziorako Unitateko etenaldi orokorra aprobetxatuz egingo da.

Era berean, aurrenengo aldiz industria-mailan, Tecnaliarekin batera garatutako segurtasun-eskumuturrekoak erabiliko dira, lan egiteko eremu itxietan sartu behar izaten duten langileen egoera kontrolatu ahal izateko.

Hori guztia Repsoleko Zentro Teknologikoaren ikuskaritzarekin; izan ere, berari dagokio horiek balidatzea, baita Repsol Taldeko findegietan etengabe frogatu eta esperimentatzen diren beste industria-teknika berri batzuk ere.

 

Segurtasuna, ingurumena eta berrikuntza

Petronorrek prozesu guztietan aplikatzen den industriako segurtasun-metodologia bat dauka. Pertsonek bermatzen dute segurtasuna, prestatu diren eta irakatsi zaizkien protokoloak aplikatzen baitituzte, bai bertako langileek, bai etenaldirako berariaz kontratatutakoek. Segurtasuna Petronorrentzat lehentasuna eta konpromisoa da.

Bestalde, enpresa kontratista bakoitzak laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko bere gainbegiratzea eduki behar du, eta Petronorreko segurtasun-arloko arduradunek ontzat eman behar dute.

Hori guztia Petronorrek ISO 14001:2015 ingurumen-kalitatearen ziurtagiria lortu duen testuinguru orokorrean; ziurtagiri hori Lloyds Register-ek bermatzen du nazioartean. Gauzak horrela, Muskizko findegia arautik gehien garatutako ziurtagiria lortu duen Repsol Taldeko lehena izan da.

Zehazki, ISO 14001 arauko (azken bertsioa: 2015) ekarpenik garrantzitsuenak honakoak dira, besteak beste: bizitza-zikloaren ikuspegia, arriskuen kudeaketa eta ingurumen-jardueraren hobekuntza.

 

Petronorri buruz

Petronorrek urtean 11.000.000 tonako produkzio-ahalmena du, eta Espainiako findegirik handiena da. Plantillan 940 langile ditu, eta beste 6.200 pertsonarentzako enplegua sortzen du. Azken bost urteotan 1.200 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu.

Petronorrek eragiten duen trafikoa Bilboko Portuko mugimenduaren % 40 baino gehiago da. Bere produkzioaren herena baino zertxobait gehiago esportatzen du; hau da, Bizkaiko esportazio guztien % 18,21 eta Euskadiko produkzioaren guztizko zenbatekoaren % 9,7.

Ogasunari egindako batez besteko urteko ekarpena 800 milioi euro ingurukoa da; beraz, Bizkaiko bilketa garbiaren % 12 baino pixka bat gehiago.