Petronorrek 2016/2017 ikasturterako LHko bekak eman ditu gaur

Familia argazkia bekadun guztiekin.
Petronorren Lanbide Heziketako beken 2016/2017 ikasturteko deialdia gaur abian jarri da, eta 35 ikaslek 500 euroko aurrerakina jaso dute. Edizio honetan beka lortu duten 35 gazteetatik -31 mutil eta 4 neska-, 17 Abanto-Zierbenakoak dira, 14 Muskizkoak eta 4 Zierbenakoak.

28.000 euroko aurrekontuarekin, 2015/2016 ikasturtean Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako edo Goi Mailako Heziketa Zikloetarako emandako beken zenbatekoa 800 eurokoa izango da. Zehazki, 24 beka eman dira Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat eta 11 beka Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat. Ikasle horiek guztiak Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan matrikulatu dira. Gainera, deialdiko bi ikasle onenek 800 euro gehiago jasoko dituzte bakoitzak beren esfortzuaren aitormenez. Horretarako, eskuratutako batez besteko nota 8,5 baino altuagoa izan beharko da. Horrez aparte, beken % 5 gordeko da % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun-gradua onartuta duten ikasleentzat.

Ekitaldian zehar Petronorren presidenteak, Emiliano Lopez Atxurrak, hurrengoa aipatu die ikasleei: “esfortzua etorkizunera eramango gaituen ate bakarra da eta Findegiarentzako, zuengan eta beste gazteengan dago etorkizuneko bermea”.   Ildo beretik Javier Laiseca Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak ikasleak animatu ditu aukera hau “erronka, esfortzu eta pertseberantziaz” hartzera, “emaitzarik onenak lortu ahal izateko”.

Ondoren, Borja Liaño Muskizko alkateak, hitza hartu du, inguruko hiru udalerrien ordezkarien izenean, lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratzeko, Eskualdearen enplegagarritasunaren hobekuntzan.

Nabarmentzekoa da aurten, beken programa honetaz gain, beste programa bat ere aurkeztu dela, Repsol Fundazioarekin elkarlanean. Horregatik, ekitaldian zehar Repsol Fundazioaren beken programak laguntza onartu die 20 ikasleri, jasotako 100dik gorako eskarien artean. Guztira 7 emakume daude, eta guztiak ere Somorrostro Prestakuntza Zentroan daude matrikulatuta: 2 Muskizkoak dira, 5 Abanto-Zierbenakoak, 6 Bizkaiko gainerako aldeetakoak eta 7 Castro Urdialesekoak.

Aurrekontua, beraz, 16.000 eurokoa da, eta lehenengo fase honetan 10.000 euro eman dira aurrerakin gisa.

Aipatu beharra dago gainera, beste 300 euro eman zaizkiela aurreko deialdian beka jaso zuten 50 ikasleetatik 41i, 2015/2016 ikasturtea gainditzeagatik.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.