Petronorrek ohiko findegi bat baino gehiago izan nahi du, eta energia alorreko enpresa dibertsifikatu bilakatu nahi du. Nolanahi ere, badaki transatlantiko (Bizkaiko ogasunean ekarpen handiena egiten duena) handia dela, gurutzaldi-abiadura handia daukala (940 langile dauzka, 1000 kontratista eta eragina daukan inguruan 6200 lanpostu sortzen ditu), baina, aldi berean, badaukala bizkor mugitzeko gaitasun mugatua findegirik onena bilakatzeko eta negozio aukera berriekin berrikuntzan aritzeko.
Horretarako, ez du nahikoa lan dibisio bat sortzearekin, aitzitik, enpresa berri bat eraikitzen ari da: Petronor Berrikuntza. Horren helburua da “berrikuntza irekia” kontzeptuak barne hartzen duena sustatzea, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarean, ingurune pribilegiatuan, ikerkuntzarako aukerak sortzea. Eusko Jaurlaritzak jada I+G enpresa unitate akreditazioa eman dio enpresa berriari, 2017rako 15 milioi euroko aurrekontua dauka, eta datorren hiru urteetan gutxienez 15 ikertzaile kontratatzeko konpromisoa hartu du.
Elkarrizketa entzun, hemen.