Maria Victoria Zingoni Repsolen Downstreameko zuzendari nagusiak eta Francisco Vazquez Finketa zuzendari exekutiboak Petronorren Etenaldia bisitatu dute. Bertan Emiliano Lopez Atxurra presidentearekin eta Andreu Puñet kontseilari delegatuarekin izan dira.
Matilde Garcia Fuel Olioa Murrizteko Unitateko buruak mantenu zereginez eta ezartzen ari diren berrikuntza teknologikoez xehetasunez informatu die, baita, Koke Plantaren, Konbertsio guneko Huts Unitatearen eta 2. Findegiaren Etenaldi Orokorra dela eta, garatzen ari diren segurtasun neurriez eta prestakuntza espezifikoaz ere.