Elias Unzueta: “Etenaldian Petronorren gaurkotzea gauzatzen da”.

Elias Unzueta Bizkaia Irratian.
“Etenaldian Petronorren gaurkotzea gauzatzen da” esan zuen Elias Unzueta Findegiaren Zerbitzu Teknikoen Prozesu-buruak atzo, Fuel Olioa Murrizteko Unitatearen edo Koke Plantaren Etenaldi Teknikoak zertan datzan azaltzeko, Bizkaia Irratian izandako elkarrizketan.

Elias Unzuetak etenaldi orokorra zer den azaldu zuen, baita lanen kudeaketaz, segurtasunaz, etenaldiak inguruan duen eraginaz ere mintzatu zen. Beste gai batzuen artean, Inspîre programaz hitz egin zuen, etenaldian zehar, lehenengo deialdi hau irabazi zuten Ikerlan eta Gaikerren proiektuen froga praktikoa gauzatzen ari dela aipatuz, kanpora koke hautsaren isuria ekiditeko.

Elkarrizketa entzun dezakezu, hemen.