Miesa Taldea Miesa Mantenimiento, Miesa Montaje eta Miesa Ingeniería enpresek osatzen dute, eta 1983an sortu zen Las Carrerasen (Abanto-Zierbena). Tresneriaren, analizagailuen eta elektrizitatearen arloetako ingeniaritzan, muntaketan, abiaraztean eta mantentze-lanetan espezializatua dago.
Petronorren, tokiko enpresa honek tresneria arruntaren mantentze zuzentzaileak betetzen ditu, 1. eta 2. instalazioetan, Hondakin Uren Araztegian, tangetan eta itsas terminalean. Halaber, analizagailuen prebentziozko mantentzea eta mantentze zuzentzailea betetzen ditu 2. instalazioan, konbertsio-instalazioan, laborategian, Hondakin Uren Araztegian, itsas terminalean eta esferetan.
Miesa Mantenimientoren barruan 20 pertsona inguruk egin ditzakete lanak etenaldian. Horien artean, batez beste 8 pertsonak egiten dituzte etenaldiko lan espezifikoak egunero. Gainerako langileek etenaldiko lanak eta findegian abian dauden unitateetako lanak txandakatzen dituzte. Miesa Mantenimientoren langile guztiak, % 100, ingurukoak dira.
Miesa Taldearen parte den beste enpresa batek ere, hain zuzen, Miesa Montaje enpresak, lanak egiten ditu findegiaren barruan; izan ere, unitateak aldatu eta hobetzen ditu.
Etenaldietan zehar, laguntza-zerbitzuak ematen dizkiete lanak egiten dituzten gainerako espezialitateei. Horrez gain, esku-hartze espezifikoak egiten dituzte, eta horiek ekipoak edo instalazioa martxan ez daudenean bakarrik burutu daitezke.
Segurtasuna: lan bakoitzaren ardatz nagusia
Findegian nahiz Miesan segurtasuna da lan guztien ardatz nagusia. Hori dela eta, etenaldiaren aurretik ikastaro espezifiko bat egiten da, hartu beharreko segurtasun-neurri guztiak azpimarratzeko. Miesan etengabe ematen den segurtasun-prestakuntzarekin batera, horren xedea da zero istripuko helburu nagusia mantentzea.
Petronor, tokiko ekonomiaren motorra
“Petronor tokiko ekonomiaren motorra da; izan ere, enpresek findegiarentzako lanak egiten dituzte, eta tokiko enpresek zerbitzu zehatzak ematen dizkiote, hala nola tresnen, norberaren babeserako ekipoen, zerbitzuen eta abarren horniketa. Halaber, jatetxeek, tabernek edo ostatu-etxeek etekina ateratzen dute Petronorri esker. Azken batean, erreferente bat da, kudeaketari, ingurumenari eta segurtasunari dagokienez, jarraitu beharreko eredua”, adierazi du Oscar Llanosek, Miesa Mantenimiento enpresaren zuzendariak.